Durangoko Larrialdiak

Anbulantzia medikalizatu baten beharra berretsi dute

Anboto 2013ko eka. 27a, 13:11

PSE-EEk aurkeztutako mozioaren alde egin dute PPk eta Bilduk ere; EAJ, berriz, abstenitu egin da

PSE-EEk aurkeztutako mozioaren alde egin dute PPk eta Bilduk ere; EAJ, berriz, abstenitu egin da.

 

Barrualdeko Eskualderako anbulantzia medikalizatu bat lortzeko lanean jarrai dezala eskatuko dio Iurretak ere Jaurlaritzari, aurretik Durangon, Elorrion eta Berrizen egin lez. Gernikan dagoen anbulantziagaz Durangalderako zerbitzua eskas geratzen dela diote. Bestalde, larrialdietan jarduteko beste erizain bat ere eskatuko dute. Mediku fakultatiboen euren eskariak direla nabarmendu du PSE-EEk mozioa aurkeztean. PPren eta Bilduren babesa izan dute. EAJ abstenitu egin da.

 

Falta bada, beste anbulantzia bat ez legokeela txarto dio PPk, “ardura politikoa” arrazoituz. Bilduk “premia” badagoela adierazi du, eta eskari “zentzuduna” dela: “Ez da gai politikoa, baina bai politikoki babestu daitekeena”. EAJk formak kritikatu ditu, edukiagaz ados egon arren. “Hala ere, gure erantzukizunetik ahalegin guztia egingo dugu izan baden premia horri erantzuteko”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!