Donien-atxa igo, eta mozorrotuta hasiko dituzte jaiak Amatzan

Anboto 2013ko eka. 28a, 12:08

Ohitura den legez, donien-atxa igoaz hasiko dituzte jaiak, bihar, Amatzan. Horretarako hitzordua 19:00etan jarri dute. Auzoko dantzarien azken entsegua, berriz, 19:30ean hasiko dute. Domekan eskainiko dute auzoko dantzariek euren saioa, 12:00etan; gero, luntxa egongo da

Ohitura den legez, donien-atxa igoaz hasiko dituzte jaiak, bihar, Amatzan. Horretarako hitzordua 19:00etan jarri dute. Auzoko dantzarien azken entsegua, berriz, 19:30ean hasiko dute. Domekan eskainiko dute auzoko dantzariek euren saioa, 12:00etan; gero, luntxa egongo da.

 

Tortilla txapelketa ere antolatu du Jai Batzordeak biharko. Parte-hartzaileek mozorrotuta aurkeztu beharko dute tortilla 20:30erako, eta, gero afaltzeko aprobetxatuko dute.

 

Bertsolariek eta erromeriak alaituko dute afalostea. Domekan, trikitilarien kalejiragaz hasiko da eguna, 11:00etan Meza ere egongo da. Herri bazkaria, karta lehiaketa eta umeentzako jolasak ere eratu dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!