Kale azokara aterako dute biblioteka, uztailaren 4an

Anboto 2013ko eka. 27a, 08:39

Herri bibliotekak eskainitako zerbitzua eta eskaintza erakutsi asmoz kalera aterako dute, eguenean, uztailaren 4an, Herri Biblioteka. Hamabostera antolatzen duten kale azokan egongo da biblioteka

Herri bibliotekak eskainitako zerbitzua eta eskaintza erakutsi asmoz kalera aterako dute, eguenean, uztailaren 4an, Herri Biblioteka. Hamabostera antolatzen duten kale azokan egongo da biblioteka.

 

Irakurketa gune bat prestatuko da bertan, eta bibliotekako fondoaren hatatutako zati bat aterako da kalera: liburuak, aldizkariak, pelikulak, musika, e-reader-ak, tablet-ak... egongo dira hurreratuko denaren eskura. Uztailaren 4an, 09:00etatik 13:00era, bertara hurbiltzeko gonbita egin du herri bibliotekak. Gaineratu dutenez, bertaratzen denak kafea dastatzeko aukera ere izango du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!