Abestia sortu du Kimuak astialdi taldeak urteurrenari begira

Anboto 2013ko eka. 24a, 12:33

Bost urte beteko ditu Kimuak astialdi taldeak aurten. Horren haritik jaialdi berezia antolatu dute asteburuan, eta Kimuak taldearen ingurua dabiltzan hezitzaile zein gaztetxoen konpromiso eta parte hartzea eskertu guran abesti bat ere grabatu dute

Bost urte beteko ditu Kimuak astialdi taldeak aurten. Horren haritik jaialdi berezia antolatu dute asteburuan, eta Kimuak taldearen ingurua dabiltzan hezitzaile zein gaztetxoen konpromiso eta parte hartzea eskertu guran abesti bat ere grabatu dute.

 

Azken bost urteetan Kimuak astialdi taldean aritu diren guztiak batu egun atsegina igaro asmoz antolatu dute jaia. Adin guztietarako eskaintza izan zen zapatuan: gaztelu puzgarri eta tailerrak, ginkana erraldoia eta herri-afaria izan zituzten, besteak beste. Eguna borobildu guran kontzertua eta erromeria ere antolatu zituzten.

 

Mikel Nuñez eta Kimetz Zenitagoia Dummyk hartu dute urteurrena dela-eta grabatutako abestia konposatzeko ardura. Letra, ostera, Miren Amurizak idatzi du. Hegoi Petite, Egoitz Uriarte eta Asier Elias musikarien  eta Gorka Bidaurrazaga Potti soinu teknikariaren laguntza ere izan dute.

 

 

 

Udalekuak

 

Jaialdiak udalekuetarako motorrak berotzeko ere balio izan du. Eratutako hiru udalekuak kontutan hartuta, ia 200 gaztek eman dute izena, txanda guztiak beteaz.  "Aurten berrikuntzaz beteriko udalekuak an tolatu ditugu, eta erantzun ezinhobea izan dugu", diote.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!