Idazkariordearen lanpostua kentzea eskatuko dute PSE-EE eta Bilduk

Anboto 2013ko eka. 12a, 08:59

Udaletxeko lan-taldetik idazkariordearen lanpostua kentzeko espedientea abiatuko dute PSE-EE eta Bilduk. Eusko Jaurlaritzara bideratu beharko dute eskaria lanpostu hori baliogabe uzteko

Udaletxeko lan-taldetik idazkariordearen lanpostua kentzeko espedientea abiatuko dute PSE-EE eta Bilduk. Eusko Jaurlaritzara bideratu beharko dute eskaria lanpostu hori baliogabe uzteko.

 

Aurtengo udal aurrekontuak lantzerakoan bat egin dute PSE-EE eta Bilduk. Biek ala biek udaletxeko lan-taldetik idazkariordearen lanpostua kentzeko zuzenketa aurkeztu zuten.  Hala ere, gai hori aurrekontuaren bitartez bideratzerik ez dute izan. Horrela azaldu du Mª Angeles Muñoz zinegotzi sozialistak. Lanpostu hori sortzeko tramite bera bete behar dute, baina, alderantziz. Eusko Jaurlaritzan egin behar dute eskaria.

 

Horretara, lanpostu udaletxeko lanpostu-zerrendatik kentzeko espedientea tramitatuko dute PSE-EE eta Bilduk. Lanpostua baliogabe uzteko eskari hori Eusko Jaurlaritzara bideratuko dute. Bertotik ebazpena bat dagoenean idazkariordearen lanpostua udaletxeko lanpostu-zerrendatik ateratzeko dagokien pausoak emango dituzte Iurretako Udalean. Gaia hurrengo Jaurbide Batzordean lantzeko eskaria egin dute Bilduko Zorion Agirrezabalek azaldu duenez. Horrela tramitazioa hasi ahal izateko

 

Idazkariordearen lanpostua 2010eko abenduan sortu zen. Plaza hori zuen langileak Aldundian jardun zuen, eta Iurretara berriro bueltatu zenean, bere ordez aritu zen langileak idazkariordearen lana hartu zuen.

 

Bilduk aurrekontu eztabaidan azaldu duenez, udalari "onurarik" ematen ez dion eta gastua eragiten dion lanpostua da idazkariordearena. "Argi utzi gura dogu lanpostuagaz dugula arazoa ez horretan ari den langileagaz. Lanpostua bat mantentzeko beharrezkoa izan behar da". Lanpostu hori "puztuta" dagoela diote, "alkatearen soldata eta zinegotzien soldatak moduan".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!