Ia 5,4 milioiko udal aurrekontu "saneatua" onartu dute

Anboto 2013ko eka. 11a, 11:51

Udal aurrekontu \"orekatua\" eta egoera ekonomiko orokorraren barruan \"saneatua\" onartu du udalbatzarrak. Zorrik sortu gabe, ia 5,4 milioi euro izango dituzte Iurretan urteari aurre egiteko; iaz baino %13,5 gutxiago. Inbertsiotarako 507.000 euro lotu dituzte (aurrekontuaren %9a), 2012an baino %50 gutxiago

Udal aurrekontu "orekatua" eta egoera ekonomiko orokorraren barruan "saneatua" onartu du udalbatzarrak. Zorrik sortu gabe, ia 5,4 milioi euroko izango dituzte Iurretan urteari aurre egiteko; iaz baino %13,5 gutxiago. Inbertsiotarako 507.000 euro lotu dituzte (aurrekontuaren %9a), 2012an baino %50 gutxiago.

 

Iñaki Totorikaguena alkateak azaldu duenez, "murrizketa garai honetan", dauden zerbitzuei eutsi gura izan diote, gastua arrazionalizatuz: gastu orokorra (lan-taldearen ordainak, diru-laguntzak, argia...) %3,5 jaitsi dute, eta, gastu arrunta (argia, ura, garbiketa..) %7,35.  Horrez gain, alkatearen soldata %5 jaistea onartu dute eta lan-taldearen soldatak berdin mantenduko dira (2010ean akordioa lotu zuten).

 

Bestalde, kirola egiteko diru-laguntzetarako 1.650 eurotik 21.000 eurora igon dute. Orain arte, igerilekuetarako ematen zen laguntza. Orain, herrian eskaintzen ez den bestelako kirol jardueratarako ere izango dute laguntza jasotzea iurretarrek.

 

Inbertsioen atala erdira bajatu da. Horren barruan, Maiztegi eskolako patio (50.000 euro) asfaltatuko dute, Durangoko Alluitz kaletik  Iurretako Maspera arteko konponketa lanak (35.000) amaituko dituzte eta energia-eraginkortasunari eutsiko diote (20.000) . Zaratari buruzko azterketa (10.000) ere egingo dute. "Hala ere, dugun 2,3 milioi euroko soberakina erabiltzeko aukera eman diezakegun foru-aldaketa ikusteko dago".

 

Abstenitu egin dira PP eta PSE-EE. Aurrekontua jaisteko lana autortu du PPk eta ardurakeriaz jokatuko duela arrazoitu. Sozialistek aurrekontu "oso zorrotza" dela onartu dute: "Orain hori dagokigu. Udaletxearen eguneroko jardunerako dugu, baina, asko gehiagorik ezin dugu egin".

 

Udaletxean "antolaketa arazoa" ikusten du Bilduk 

BIlduk dio neurriak hartu behar direla "kolapsora" ez joateko: " Izan be, iaztik erdia baino gehiago bajatu da inbertsioetarako gaitasun eza, eta horren aurrean gastu arruntak hartzen du pisua, Diru gutxiago du udalak, baina, antolaketan dago arazoa". Organigrama "argi" eta egokirik ez du ikusten Bilduk. Lan-taldearen "neurri arazo" bat dagoela dio eta duplizitateak ekidtu gura dituztela: "Lan asko kanpora ateratzen da eta hori gutxitu egin beharko litzake". Aurreikuspenik gabe jokatzea k

 

Totorikaguenak gogoratu du 2008tik dagoela organigrama bat, eta lana ez kalera ez ateratzeko hori bete behar dela, lan-talde sendo bategaz.

 

Zuzenketak

PSE-EEk aukeztutako zuzenketa bi eta Bilduren bat jaso dira aurrekontuan. Herrigunerako mugikortasun azterketa (20.000) bat egitea proposatu du PSE-EEk eta zinegotzien dietak (57 euro) ez jaistea; alkatearen soldata bezala %5 bajatzea proposatu zen. Bilduren ekimenez, udalaren jabegoa diren herri bideen katalogoa egingo da.

 

Alkatearen soldata 49.000 eurora (urtean 14 pagatan) jaistea eta zinegotzien dietak jaistea ere proposatu du Bilduk onartu ez den bigarren zuzenketa baten. Aldi berean, Eleizaldeko hainbat etxabe hutsik daudela aprobetxatuta ludoteka egokitzeko aukera aztertzea. "Gutxi hausnartutako" proposamena deritzo horri alkateak. "Hezkuntza, kirola eta kultura arlora milioi bat eurotik gora bideratzen da. Zenbaki garrantzitsua da; ez deritzogu sasoia hori gehitzeko. Litekeena Ibarretxe kultur etxeko ludoteka txiki geratzea, baina, espazio bakarra da, eta lan-talde beragaz dihardu. Ditugun baliabideak kudeatu beharko genituzke". Ados dago Bildu jarduera leku baten batzeagaz, baina, Ibarretxe "apur bat saturatuta dago, bateragarritasun arazo bat du eta irtenbide bat behar du".

 

Bilduko zinegotzi bi abstenitu egin dira eta beste bik aurrekontu proposamenaren kontra bozkatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!