Aita Menniri emango diote Iurreta Institutuaren Saria

Anboto 2013ko eka. 6a, 09:20

Saria bihar, ekainaren 7an, emango diote Areto Nagusian, 12:00etan

Saria bihar, ekainaren 7an, emango diote Areto Nagusian, 12:00etan.

 

Urteetako “lan bikainagaitik” eta institutuarekin izandako harreman onagatik Aita Mennik jasoko du Iurreta Institutuaren 10. Saria. Iaz, Aita Menni ospitalean, eta, Joxemiel Barandiaran (Durango) eta Txurdinagaberri (Txurdinaga) egoitzetan egin zituzten praktikak institutuko Arreta Soziosanitarioko lehen promozioko 13 ikasleek; “formakuntzarako oso positiboa” izan zen, eta aurten, beste zortzi ikasle izango dira.

 

Ekitaldia areto nagusian izango da, bihar, 12:00etan. Ospitaleak eta Gizarte Zerbitzuek osatzen dute Aita Menni. Gizarte zerbitzu gerontologikoak eta soziosanitarioak kudeatzen ditu Bizkaian. Jesusen Bihotz Sakratuaren Ahizpa Ospitalariena da ospitalea. Benito Mennik sortu zuen kongregazio hori 1881ean. Aita Benito Mennik Euskal Herriko laguntza psikiatrikorako lehen zentroa sortu zuen 1898an, Arrasateko Santa Ageda osasun etxean.

 

Aita Menni ospitaleak babesa ematen die gaixotasun mentalak edo urritasun fisiko edo psikikoak dituztenei; garuneko kalteen errehabilitazioan dihardute azken urteotan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!