Atxilotu bi AHTaren obretan lapurretan egiteagatik

Anboto 2013ko eka. 5a, 15:51

Atzo arratsaldean Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu zituen Galdakaon, Iurretako AHTaren obretan lapurretan egin zutelakoan.

Atzo arratsaldean Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu zituen Galdakaon, Iurretako AHTaren obretan lapurretan egin zutelakoan.

 

Arratsaldeko 17:00ak aldera obrako arduradunak Ertzaintzari jakinarazi zionez, lapurretan egin eta furgoneta zuri batean Durangorako bidea hartu zuten. Ustezko lapurrak A-8 autobidean, Galdakaoko irteeran harrapatu zituzten. Ertzaintzak jakitera eman duenez, ibilgailuan 47 urteko gizonezko bat eta 17 eta 19 urteko gazte bi zihoazen. Gaineratu dutenez, atzeko aldean bobina bat zeramaten. Obraren arduraduna bertaratu zenean lapurtutako materiala zela adierazi zuen eta Ertzaintzak hiru susmagarriak atxilotu zituen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!