Betelekurako jarduera baimena balio barik uztea berretsi dute

Anboto 2013ko mai. 24a, 08:35

Ez dira onartu Goiuriko Kofradiaren, auzokide baten eta Lukubaso enpresaren alegazioak

Ez dira onartu Goiuriko Kofradiaren, auzokide baten eta Lukubaso enpresaren alegazioak.

 

Lukupeko Troka eta Luku Txiki ibarbideak lurrez betetzeko obra eta jarduera baimena baliogabe uzteko prozeduragaz jarraituko du udalak, horren kontra Goiuriko Kofradiak eta auzokide batek, eta, Lukubaso enpresak sartutako alegazioak ezetsi ondoren. Orain, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak aztertu eta ebatziko du gaia. EAJ, PSE-EE eta PPk bozkatu dute alde. Bilduk kontra egin du.

 

Asturiasko Auzitegi Gorenak ibarbideak lurrez betetzeko Jaurlaritzaren baimena baliogabetu ondoren hasi zuen deusezte prozedura udalak. Eta, Bilboko 2. eta 5. epaitegietan udalaren kontra zabaldutako prozedura administratiboak ere amaitutzat eman zituen. Horretan udala “erratu” egin zela dio Bilduk: “Astuariasko Gorenaren epaiaz gain, ezkutatu gura diren arrazoiak daude lizentzia baliogabetzeko”. Iñaki Totorikaguena alkateak dioenez, baimena baliogabetuta ez dago kontra egiterik. “Ez da existituko. Ez du zentzurik jarraitzea”. Goiuriko betelekuari berriro helduz gero, “dena aztertu beharko da berriro, baimena eman edo ez ere bai”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!