San Migel jaietarako kartel lehiaketa abiatu du jai batzordeak. Ekainaren 14ra arte aurkeztu daitezke luma paperean inprimatutako kartelak eta CDak, Ibarretxe kultur etxean. Irabazleak 500 euro lortuko ditu.
Azken erabakia herritarren esku egongo da: ekainaren 18tik 23ra, kultur etxean ipiniko dituzte lan guztiak eta botoa eman ahal izango dute. Sari bako lanak hilaren 25etik 30era egongo dira ikusgai. Lehiaketaren oinarriak, kultur etxean.