Udako tailerretan izena emateko azken aukera

Anboto 2013ko mai. 16a, 10:32

Gaur da azken eguna udarako antolatutako tailerretan izena emateko. Uztailean 1etik 24ra bitartean prestatu dituzte umeen aisiari alternatiba eman gura dizkien udako tailerrak. Ibarretxe kultur etxera edo udaletxera jo daiteke horretarako

Gaur da azken eguna udarako antolatutako tailerretan izena emateko. Uztailean 1etik 24ra bitartean prestatu dituzte umeen aisiari alternatiba eman gura dizkien udako tailerrak. Ibarretxe kultur etxera edo udaletxera jo daiteke horretarako.

 

Modu hezigarri batean, umeentzako aberasgarriak diren ekintzak burutu gura dituzte udako tailerretan, "eurontzat entretenigarri eta dibertigarriak diren ekintzak". Horrela nabarmendu dute antolatzaileek. Tailer elebidunak izango dira eta adinaren araberako taldeak osatuko dituzte.

 

Iurretan erroldatutako umeek dute lehentasuna. Ondoren, Maiztegi herri eskolan matrikulatutakoek, eta, azkenik, gainerako herrietako hiru urtetik hamalau urtera bitarteko neska-mutilek; azken horiek, izen emate ordenaren arabera izango dute lehentasuna. Iurretan erroldatutako umeek eta Maiztegi herri eskolan matrikulatuta daudenek 233,7 euro ordainduko dute, eta gainerakoek 350,55 euro.

 

Aitatu dugun moduan, uztailaren 1etik 24ra bitartean garatuko dira udako tailerrak, 09:00etatik 14:00etara (bertan bazkalduko dute). Onartutakoen zerrenda maiatzaren 27an ezagutaraziko dute, eta, ekainaren 26an, egitasmoa aurkezteko ekitaldia egongo da: Ibarretxe kultur etxean, 18:30ean.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!