Mozioa onartu dute toki administrazioa defendatuz

Anboto 2013ko mai. 9a, 12:39

Euren egituraketa burutzeko, autonomia erkidegoei aukera zabalagoak ematea eskatuko die udalak Espainiako Gobernuari eta Diputatuen Kongresuari. Jaurlaritzari, ostera, Udal Legea egin ahal izateko \"akordio zabala lortzeko ahalegina\", eta, toki administrazioaren Arrazionalizatze eta Jasangarritasunerako Lege Aurreproiektuan euskal erakunde sarearen foro berezitasuna islatzeko lan egitea; EUDELek ere parte hartzea gura dute

Euren egituraketa burutzeko, autonomia erkidegoei aukera zabalagoak ematea eskatuko die udalak Espainiako Gobernuari eta Diputatuen Kongresuari. Jaurlaritzari, ostera, Udal Legea egin ahal izateko “akordio zabala lortzeko ahalegina”, eta, toki administrazioaren Arrazionalizatze eta Jasangarritasunerako Lege Aurreproiektuan euskal erakunde sarearen foro berezitasuna islatzeko lan egitea; EUDELek ere parte hartzea gura dute.

 

PSE-EEk babestu du EAJren mozio hori. Bildu abstenitu egin da, testu hori atzera botatzea eskatzeko Legebiltzarrean lortutako “akordio zabala” defendatuz. PPk kontra egin du. Aurretik mozioa aurkeztu du, baina, toki erakundeen eskuduntzak murriztearen kontra egin dute gainerakoek, udala erakunde gertukoena dela gogoratuta.

 

Bideen seinaleztapena

Bestalde, bideak zuzen seinaleztatu ditzan eskaria ere egingo dio Iurretako Udalak Bizkaiko Foru Aldundiari. Txirrindulariekin sortutako arazoak arduratuta aurkeztu du mozioa PPk eta ahobatez onartu du bilkurak. Bidegorri sarea hobetzeko udalak “bultzada handia” eman duen arren errepideetan ere neurriak hartu behar direla azaldu du PPk. PSE-EEren eskariz, bazter-babesak zirkulazio araudi berrira egokitu daitezen ere eskatzen du mozioak.

 

EAJ, PSE-EE eta Bildu bat etorri dira edukiagaz. Hala ere, mozioa “apur bat hutsa” dela deritzo Bilduk, “ez delako neurri posiblerik zehazten”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!