Elikadura eta osasuna hizpide, maiatzean

Anboto 2013ko mai. 6a, 08:30

Anderebide elkarteak hitzaldi sorta eratu du

Anderebide elkarteak hitzaldi sorta eratu du.

 

Elikadurari eta osasunari buruzko jardunaldia antolatu du Anderebide emakume elkarteak. Maiatzean hainbat berbaldi eskainiko ditu Dorleta Martinez hematologoak, Ibarretxe kultur etxean. Guztiak izango dira 18:30etik 20:00etara.

 

Maiatzaren 8an, eguena, abiatuko dute jardunaldia La alimentación actual y su influencia en nuestra salud berbaldiagaz. Maiatzaren 15ean Osteoporosis. La salud de los huesos a través de la alimentación natural izenburupean jardungo dute, eta, hilaren 22an, Fibromialgia y otras enfermedades ambientales. Síndrome de fatiga crónica izenburupean. Azken saioa 29an izango da: Cómo protegernos del cáncer y ayuda a su curación.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!