Jaurlaritzak Wert Legearen kontra egitea eskatu dute

Anboto 2013ko api. 29a, 11:17

Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoaren (LOMCE) aurreproiektua gaitzetsi du udalak. Era berean, PSE-EEk aurkeztu eta EAJk eta Bilduk babestutako mozioan, onetsi dute Jaurlaritzari eskatzea Wert Legearen aurreproiektua kentzea eskatzea. PP kontra agertu da, arrazoituz, \"guztiz defintu barik\" dagoela, eta, Espainiako Kongresura eroatekoa dela

Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoaren (LOMCE) aurreproiektua gaitzetsi du udalak. Era berean, PSE-EEk aurkeztu eta EAJk eta Bilduk babestutako mozioan, onetsi dute Jaurlaritzari eskatzea Wert Legearen aurreproiektua kentzea eskatzea. PP kontra agertu da, arrazoituz, "guztiz defintu barik" dagoela, eta, Espainiako Kongresura eroatekoa dela.

 

PSE-EEk arrazoitu duenez, ikasleak txikitatik bereizten ditu hezkuntzaren aurreproiektu horrek eta "euskara bigarren mailan uzten du, hizkuntza arloko adostasunak hautsita". Gaineratu du Lanbide Heziketa gutxiesten duela eta "Euskal Autonomi Erkidegoan hezkuntza arloan ditugun eskumenak urratzen ditu". Mozioak dio "kostu txikiko" hezkuntza sistema "inposatu" gura dutela, "irakasleak eta bekak murrizten dituen eta gaur egungo hezkuntza eska daitezkeen kalitate eta berdintasun zuzentarauetatik" aldentzen den sistema.

 

Horretara "aurrerabidearen eta hezkuntza komunitatearen ahotsekin eta proiektuarekin ados ez daudela azaldu duten gizarte taldeen ahotsekin" bat egin dezala eskatu diote Jaurlaritzari eta jenteaurrean Wert Legearen  aurreproiektua kentzea eskatzea.

 

Mozioaren kontra azaldu da PP, eta ez du ulertzen inposatutako legea dela esan izana, "PSOEk egindako erreforma guztiak modu berean egin direnean". Gaineratu du "Europako gainerako herriekin lehiatzeko moduko hezkuntza eleanitza" lortu gura dela. Aurreproiektua "defintu barik dago eta Espainiako Kongresra eroango da". Arrazoitu du, eskola batzuetan betidanik bereiztu direla neska-mutilak eta ez dutela ezer euskararen kontra: "Ingelesa eta gaztelania ere jakin behar direla uste dugu".

 

Bildu ados agertu da mozioaren puntuekin, horren justifikazioarekin bat ez etorri arren. Izan be, diote "gaur egungo hezkuntza sistema agortuta dago, eta berez, hezkuntza sistema propioa behar da". EAJk gogoratu du Legebiltzarrak EAJren eta PSOEren artean adostutako proposamena onetsi duela, eta horrek aurreproiektua gaitzesten duela eta ken dadila eskatu ere bai, "bereizketaren eta birzentralizatzearen aldeko proposamena delako eta EAEren erabakigunea murrizten duelako". Hizkuntza arloan dagoen adostasuna urratzea, ikasleak txikitatik bereiztea eta Lanbide Heziketaren debaluazioa ere kritikatzen da bertan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!