XXV. Kofradietako Mendi Bizikleta martxa antolatu du domekarako Iurreta Txirrindulari Elkarteak. Aurten, gainera, 38 kilometroko ibilbide berria diseinatu dute Durango MTB taldearen laguntzagaz.
Aita San Migel plazan egin dute hitzordua, 09:30ean. San Kristobalera bidea hartuko dute, bide berri batetik Magunasera jaisteko: “Berrikuntza gehiagorekin, joan den urteetako zatirik onenak ere egingo ditugu”, diote antolatzaileek.
Bizkaiko Txirrindularien Federazioko egutegian sartuta dago martxa hori, eta izen- ematea egunean bertan izango da, 08:30etik aurrera. Lizentziadun txirrindulariek bost euro ordaindu beharko dituzte; gainerakoek, 17 euro. Informazioa: www.iurretatxirrindulari.com webgunean edo e-mailez: iurreta.idazkari@gmail.com