Donien-atxa altxatzeagaz batera hasiko dituzte San Marko jaiak Oromiñon, gaur iluntzean, eta bakailao errea banatuko dute ondoren.
Apirilaren 26tik 28ra batu ditu ekintza gehienak jai batzordeak. Fare West festa egingo dute barikuan. Mozorro afaria, musika eta dantza izango dituzte. Zapatuan, umeen dantzak, herri kirolen erakustaldiak, jolasak, eta, ping-pong eta tortilla txapelketak egongo dira.
Omenaldia
Kristina Mardaras omenduko dute domekan; bertsotan egiteko aurrenekoz oholtzara igo zela 30 urte bete direnean. Bertsolari eta dantzariek ez dute hutsik egingo, ezta asto probek ere.