Iurretako PPk Totorikaguena alkateak batzarretara huts egitea kritikatu du

Anboto 2013ko api. 10a, 14:50

Iñaki Totorikaguena alkatea martxoaren 26ko eta apirilaren 5eko osoko bilkuretara eta apirilaren 2ko urgentziazko batzordera ez zela joan azaldu du Nacho Toca PPko zinegotziak: \"Ez dakigu arrazoia zein izan den, lana familiarekin bateratzea edo oporrak, bere lagun lehendakariaren moduan\". Alkateak \"zentzubakotzat\" jo ditu adierazpenok

Iñaki Totorikaguena alkatea martxoaren 26ko eta apirilaren 5eko osoko bilkuretara eta apirilaren 2ko urgentziazko batzordera ez zela joan azaldu du Nacho Toca PPko zinegotziak: "Ez dakigu arrazoia zein izan den, lana familiarekin bateratzea edo oporrak, bere lagun lehendakariaren moduan". Alkateak "zentzubakotzat" jo ditu adierazpenok.

 

"Harrigarria da alkateak bera joango ez den urgentziazko batzordeak eta osoko bilkurak deitzea. Justifikaezina da", azaldu du Toca zinegotziak prentsa ohar bidez. Gaineratu duenez, "ez dakigu alkateak batzarretara huts egiteko arrazoia lana eta familia bateratzeko aukera izan den, edo oporrez gozatzeko beharrizana izan den, bere alderdikide den Urkullu lehendakariaren moduan". Alkateak bilkura horietan ez parte hartu izana "lekuz kanpokoa" eta "justifikaezina" dela dio Alderdi Popularreko zinegotziak. Are larriagoa dela deritzo Tocak, zazpi milioi euroko aurrekontuak aurrera ateratzen EAJko alkateak "lan handia" duenean: "Tamalez, EAJk kontuen luzapenera garamatza, babesik ez duelako eskuratu eta ez duelako beste alderdien zuzenketarik onartu".

 

 

“Zentzubako berbak” dira  Totorikaguenaren ustean

“Harrituta” hartu ditut adierazpenok Totorikaguena alkateak. “Zentzubako berbak” direla uste du, eta lana eta familia bateragarri egiteko eskubideagaz “fribolizatzea” leporatu dio Tocari. Alkatearen esanetan, “Hor daude azken bost urteetako konpromisoa eta lana, eta, ez dut uste ezertan justifikatu behar dudanik”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!