\'Isidro\' eta \'Turko\'. Iurreta eta Berriatuako kintopeko asto biren arteko desafioa antolatu dute domekarako Munitibarren. \'Isidro\'k Iurretako gazteen eskutik (Partiliku elkartea) jardungo du, 570 kiloko harria mugitu guran. \'Turko\'k, berriz, Alberto Plaza (Aizerdi elkartea) izango du gidari. Desafioa 18:00etan hasiko da.
Bakoitzak 30 minutuko saioa egin beharko du, eta laguntzaile libre bi izango ditu asto bakoitzak.Bizkaiko Federazioak kontrolatuko du desafio hori, eta ordu bi lehenago pisatuko dituzte astoak, antolatzaileek azaldu duten moduan. Astoak 350 kilo izan beharko ditu 570 kiloko harria mugitzeko. Hori baino gehiago pisatzen badu, gainkarga jarriko diote harriari. Sari moduan, talde bakoitzak 1.200 euro jarriko ditu.