Seme-alaben hezkuntzan gurasoei laguntzeko eta elkarren arteko harremanak lantzeko ikastaroak eratu dituzte Ibarretxe kultur etxean. Guraso eta hezitzaileei zuzenduta daude, eta doan dira. Euskaraz eta gaztelaniaz emango dituzte, eta apirilaren 11ra arte dago izena ematea.
‘Krisialdi kontsumista’ gizartean, nola hezi eta nola jokatu izenburupean jardungo dute lehenengo saioan. Ondoren, honako gaiok ere izango dituzte hizpide: Antsietatean, ziurgabetasunari, estresari…(norbanakoa, familiartekoa, haurrak…) nola aurre egin eta Norbanakoaren barnetasuna berreskuratu, introspekzioa, itxaronaldia, isiltasuna… Juan Carlos Alonso psikologoa izango da hizlaria.
Euskarazko saioak apirilaren 15ean, 18an eta 22an izango dira; gaztelaniazkoak, 23an, 29an eta 30ean. Guztiak hasiko dira 18:30ean. Kultur etxean eta Maiztegi herri eskolan eman daiteke izena.