Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna dela-eta, ekitaldia prestatu dute gaurko herri bibliotekan.
Hans Christian Andersen idazle daniarraren jaiotze egunagaz bat eginda, Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute apirilaren 2an. Horren haritik, gaur, ekitaldi berezia prestatu dute Iurretako herri bibliotekan. Zapata gorriak ipuinaren dramatizazioa egingo du Oihana Etxegibelek. Haur Liburuaren Nazioarteko Egunaren haritik helerazi gura den mezua irakurriko dute, eta, ondoren, Iurretako umeek egindako liburuaren aurkezpena ere egingo dute.
Ekitaldia 18:00etan hasiko da, eta inguruko eta munduko beste hainbat biblioteketan antolatutako ekintzekin bat egingo du. Bost urtetik gorako neska-mutilei zuzendutako saioa izango da. IBBYk (Haur Libururen Nazioarteko Erakundeak) du apirilaren 2aren inguruko ekitaldien ardura. Espainiako saila da OEPLI, eta horren barruan euskal ordezkari lez lanean ari den Galtzagorriren proposamenagaz egin du bat Iurretak.