Hiru autoren arteko istripua gertatu da Iurretako Arriandin

Anboto 2013ko mar. 8a, 14:31

33 urteko pertsona bat Galdakaoko ospitalera eraman dute.

33 urteko pertsona bat Galdakaoko ospitalera eraman dute.

 

Gaur, 13:30 inguruan gertatu da istripua, Iurretako Arriandin, Renault kontsezionarioaren inguruan. Hiru autori eragin dio istripuak: Citroen Xsara, Renault Traffic eta Opel Zafira batek talka egin dute. Ondorioz, 33 urteko pertsona bat Galdakaoko ospitalera eraman dute. Oraindik (14:30) hiru autoak erretiratzen ari dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!