Goiuriako betelekurako udal baimena baliogabetuko dute

Anboto 2013ko mar. 8a, 11:36

Lukupeko Troka eta Luku Txiki ibarbideak lurrez betetzeko obra eta jarduera baimena baliogabe uzteko prozedura hastea erabaki du udalbatzarrak, gaur, ahobatez. Era berean, Bilboko 2. eta 5. epaitegian udalaren kontra zabalik dauden prozedura administratiboak amaitutzat ematea ere bai, \"gerora xedegabetasuna arrazoituta\".

Lukupeko Troka eta Luku Txiki ibarbideak lurrez betetzeko obra eta jarduera baimena baliogabe uzteko prozedura hastea erabaki du udalbatzarrak, gaur, ahobatez. Era berean, Bilboko 2. eta 5. epaitegian udalaren kontra zabalik dauden prozedura administratiboak amaitutzat ematea ere bai, "gerora xedegabetasuna arrazoituta".

 

Ibarbideak lurrez betetzeko Jaurlaritzak emandako baimena baliogabetu zuen Asturiasko Auzitegi Gorenak, Goiuriko Kofradiak eta auzokide batek aurkeztutako salaketak aintzat hartuta; horrenbestez, 2007tik aurrera emandako baimenak balio gabe utzi zituen.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!