Bertso eskola berpiztu gura dute, bi-hiru urte geldi egon ondoren

Anboto 2013ko mar. 9a, 08:21

Martxan jartzeko batzarra antolatu dute Goiuria kulturgunean, martxoaren 14rako, 20:30ean

Martxan jartzeko batzarra antolatu dute Goiuria kulturgunean, martxoaren 14rako, 20:30ean.

 

Bertso eskola berpiztu gura dute Iurretan, eta horretarako lanean hasita daude herriko bertsolari eta bertsozaleak. Eskola berriro martxan jartzeko lehenengo batzarra ere deitu dute: datorren martxoaren 14an izango da, Goiuria kulturgunean. Hitzordua 20:30ean izango da.

 

Badira bi-hiru urte Iurretako bertso eskola geldi dagoela, eta berriro berrabiarazi gura dute, Eneko Abasolo Abarkas bertsolariak azaldu duen moduan: “Betidanik izan dugu bertso eskola Iurretan; 20 urte inguruan bai behintzat”. Ildo horretan, nabarmendu du bertsozaletasuna egon dela betidanik herrian.

 

Helduei zuzendutako bertso eskola da abiatu gura dutena, Abasolok argitu duenaren arabera. Bertsotan ikasi edota praktikatu gura duten herritarrak gonbidatuta daude datorren egunean, Goiuria kulturgunean, egingo duten batzarrera. Hala ere, interesa eduki eta joaterik ez duenak badu hartu-emanean jartzeko modurik: mezua bidali daiteke iurretakobertsoeskola@gmail.com helbidera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!