Kafe-soroetako langileen bizimodua islatzeko erakusketa

Anboto 2013ko ots. 18a, 12:39

Durangoko Bateginez Gobernu Kanpoko Erakundeak (GKE) argazki erakusketa eratu San Miguel Pochutako (Guatemala) kafe-soroetako langileen bizimodua hurbiltzeko. Iurretako Ibarretxe kultur etxean dago ikusgai gaurtik otsailaren 22ra arte

Durangoko Bateginez Gobernu Kanpoko Erakundeak (GKE) argazki erakusketa eratu San Miguel Pochutako (Guatemala) kafe-soroetako langileen bizimodua hurbiltzeko. Iurretako Ibarretxe kultur etxean dago ikusgai gaurtik otsailaren 22ra arte.

 

\"\"Kafe-soroetako langileen bizi baldintza gogorrak erakusten dute argazkiek. Baita azken urte biotan Iurretako Udalaren laguntzagaz Bateginez erakundeak bertan egindako lana ere. Kafe-soroetako umeek eskola dute ihesbide izenburupean antolatu dute erakusketa. Horregaz gainera, otsailaren 22an, barikuan, hitzaldia eskainiko dute Bateginezeko kide bik. Amaia Fernandez eta Irantzu Zabalak lekuan bertan, zuzenean, jarraitu zituzten Bateginezen San Miguel Pochutan gauzatutako egitasmoak, joan joan zen udan. Kafe finketako bizimodua zelako den azalduko dute biek Kafe mingotsa izenburupean eskainiko duten berbaldian. Ibarretxe kulur etxean izango da, 18:30ean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!