Azken tabernaren parean, Orozketarako errepidean gertatu da lurjausia.
Goizeko 07:00ak inguruan, Orozketa auzoan basoko lur zati handi bat jausi da errepidera, Azken tabernaren inguruetan. Ondorioz, errepidea itxi behar izan dute. Eskabadora bat eta sei kamioi lanean aritu dira eta 25 bat kamioikada inguru atera dituzte (ez goraino beteta). Errepidea arratsaldean zehar zabaltzeko asmoa zuten.