Bihar, astelehena, 1936ko emakumeak bideoforuma eskainiko dute Ibarretxe kultur etxean. Iurretako Ongizate Sailak eta Herri bibliotekak antolatzen duen Emakumeen Literatur Tailerr en barruan proiektatuko dute bideoa, 18:00etan.
Antolatzaileek nabarmendu dutenez, publiko ororentzat zabaldutako ekitaldia gaztelaniaz izango da. Ana Arisqueta izango da moderatzailea.