Odi-Bakarreko langileek soldatei buruzko proposamena aurkeztu dute

Anboto 2013ko urt. 24a, 13:05

2013an soldata jaisteko prest daude langileak, beti ere, diru hori bueltatuz gero

 

2013an soldata jaisteko prest daude langileak, beti ere, diru hori bueltatuz gero.

 

Odi-Bakarreko langileak prest daude 2013an soldata jaisteko, beti ere, diru hori bueltatzen badiete. Proposamen bat ere aurkeztu du Langileen Komiteak (ELA, LAB eta Independientea): peoiek %4 gutxiago kobratuko lukete; makinariek eta txandako arduradunek %6 eta %8 gutxiago, hurrenez hurren. Diru hori 2015ean berreskuratuko lukete ordainketa bitan. Bizpahiru hilero egoera aztertzeko batzarrak ere egingo lituzkete. Hor baloratuko lukete 2014an zer egin. Enpresaren erantzunaren zain daude.

 

"Langileek euren lana mantendu gura dute, baina egoera zein den jakitun direla. Proposamena orientagarria da, baina soldata jaistea kreditu lez ulertzen dugu", dio Komiteko ordezkari Xabi Rojok. Enpresaren egoeraz bat datoz: "Odi-Bakarrek likidezia falta du epe laburrera, baina, epe ertain-luzera begira, ez luke arazorik". Akordioa lotuz gero, urtarrilaren 7an hasitako greba utziko lukete langileek. Laneko baldintzak batzen dituen barne-akordioa (2007koa) lan-itun lez sinatuko lukete gero.

 

 

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!