Irango programa nuklearrerako material trafikoko sare bat desegin dute Araban, Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi duenez. Poliziak Durangoko bidesarian kamioi bat gelditu du Iranera zihoalakoan.
Europako Batasunak Iranera esportatzea debekatutako hainbat material zeramatzan kamioiak. Europako Batasunak materialak debekatu omen zituen Irango Programa Nuklearrera bideratzeko arrisku handia zutelakoan. Amurrion dagoen enpresa bateko kamioia zen. Enpresaren egoitza miatu du poliziak eta material informatikoa eta dokumentuak aurkitu dituzte.