Haurren gutun eta postal lehiaketako sariak ere banatu dituzte kultur etxean.
Iurretako sei komertziok parte hartu dute Gabonetako eskaparate lehiaketan, eta Iurreta Kopistegia izan da irabazle. Sari banaketa ekitaldia egin dute kultur etxean; udal ordezkariek bi lagunentzako afari baten txartela entregatu diote komertzioko arduradunari. Goiuriko Ikuspegi jatetxean prestatuko diete afaria.
Bestalde, Haurren gutun eta postal lehiaketako sariak ere banatu dituzte. Kasu honetan, opariak eman dizkiete Ane Elgezua, Beñat Rementeria eta Leire Bereinkuari.