Atxilotu bi enpresa batean tona bi txatarra osteagatik

Anboto 2012ko aza. 16a, 11:18

Durangoko ertzain etxeak 41 eta 35 urteko gizonezko bi atxilotu zituen atzo, Iurretako enpresa batean txatarra eta burdina txirbilak osteagatik.

Durangoko ertzain etxeak 41 eta 35 urteko gizonezko bi atxilotu zituen atzo, Iurretako enpresa batean txatarra eta burdina txirbilak osteagatik.


Atzo goizeko 07:00ak aurretxoan Herritarren Segurtasuneko patruila batek furgoneta bat maniobra arraro bat egiten ikusi zuen Arriandi auzoan. Agenteek furgonetako lagun biak identifikatu zituzten eta karga eremuan txatarra metalikoa aurkitu zuten. Txatarra hori ustez industrialdeko enpresa batean hartutakoa zen. Materiale horren jatorria konprobatu ondoren (tonelada bi inguru), enpresa batetik ostutakoa zela jakin zuten. Enpresa horretako kontainer batetik ostu zuten, nahiz eta kontainerra lapurretak eragozteko itxita zegoen.


Materialea enpresari itzuli zioten eta furgoneta ibilgetu zuten. Atxilotu biek aginte judizialen aurrean deklaratu beharko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!