Garaizarko pasabidea konponduko dute oinezkoen segurtasunerako

Anboto 2012ko aza. 13a, 09:37

Oinezkoentzako segurtasun neurriak hartuko ditu Bizkaiko Foru Aldundiak A8 autobidearen gainetik doan Garaizarko errepidean. Aho batez onartu dute PSE-EEren proposamena Bizkaiko Batzar Nagusietan (BBNN). Herri Lan eta Garraio Sailak egingo ditu

Oinezkoentzako segurtasun neurriak hartuko ditu Bizkaiko Foru Aldundiak A8 autobidearen gainetik doan Garaizarko errepidean. Aho batez onartu dute PSE-EEren proposamena Bizkaiko Batzar Nagusietan (BBNN). Herri Lan eta Garraio Sailak egingo ditu.

 

Oinezkoendako pasabide horren albo banatara metro biko espaloia jartzeko konpromisoa hartu zuen orain lau urte Aldundiak, Joaquin Colmenero batzarkide sozialistak gogoratu duenez.  Hala ere, ez zen egin sozialistek azaldu dutenez, "nahiz eta oinezko gehienentzat pasabide horretatik igarotzea ia ezinezkoa egiten zuten bestelako hainbat gabezia egon". Hura "txapuza" bat izan zela nabarmendu dute sozialistek: "Onartu berri den proposamen hau tramitera aurkezteagaz batera zenbait aldaketa egin ziren Garaizareko pasabidean. Baina, beste txapuza bat izan da, aldaketek segurtasun arazo serioak sortu ditu". Herri Lan eta Garrio diputatuak Garaizarko bide horretan neurriak hartu behar direla aitortzeak poztu du Colmenero.

 

Abadiño, N-634 gainetik

Hala ere, EAJren kontrako botoak eta Bilduren abstentzioak  atzera bota du, Abadiñon, N-634 errepidearen gainetik doan oinezkoendako pasabidean ere segurtasun neurriak hartu ditzaten eskatuz PSE-EEk aurkeztutako ez arauzko proposamena. Salatu du altzairuzko kablez egindako baranda duela pasabideak eta horrek duen altuera garaienara oinez igotzeko aukera ematen duen metalezko egitura ere bai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!