A8 autobidearen Iurreta-Gerediaga tartea doakotasuna eskatu dute

Anboto 2012ko aza. 7a, 08:30
A8 autobidearen Iurreta-Gerediaga tartearen doakotasuna eskatuz Bilduk aurkeztutako mozioak ez du aurrera egin. EAJ eta PPk eman dute kontrako bozka eta PSE-EE abstenidu egin da. Bilduk dio soluziorik ez duela ekarri autobidearen tarte horrek, N-634 errepidean ez dela trafikorik gutxitu nabarmendu dute. Abadiñon, Atxondon eta Berrizen onartu dute eskaria; Elorrion, ez.

A8 autobidearen Iurreta-Gerediaga tartearen doakotasuna eskatuz Bilduk aurkeztutako mozioak ez du aurrera egin. EAJ eta PPk eman dute kontrako bozka eta PSE-EE abstenidu egin da. Bilduk dio soluziorik ez duela ekarri autobidearen tarte horrek, N-634 errepidean ez dela trafikorik gutxitu nabarmendu dute. Abadiñon, Atxondon eta Berrizen onartu dute eskaria; Elorrion, ez.

 

A8 autobidearen Iurreta-Gerediaga tartea autobidearen erabiltzaile guztientzat izan beharko lukela doakoa dio Bilduk, eta ez bakarrik lau kilometro horiek soilik erabiltzen dituztenentzat.. Gaia Bizkaiko Foru Aldundiaren eskuduntza dela arrazoitu du PPk. Baita EAJ ere. Jeltzaleek gaineratu dute, "kutxu populista" ikusten dutela doakotasun eskari horretan,eta diote gobernatzen ez den herrietan bakarrik aurkeztu dela mozioa. EAJren galdetu du ea ez litzateken hobe "jasangarritasun erizpideetan oinarritutako deskontu eta laguntzak" hobetzea.

 

Ildo horretan Ilkai Totorikaguena alkateak dio oraindik goiz dela A8 autobidearen Iurreta-Gerediaga tartearen funtzioa baloratzeko. "Gainera, gure helburu nagusia N-634 errepidean abiadura bajatzeko neurriak jartzea da, eta horiekin trafikoa A8 autobidera bideratzea". Autobiderako sarreretan tarte hori doan dela informatu behar dela uste du alkateak, eta Aldundiari eskatu abiadura bajatzeko radarrak jartzea N-634an.

 

Bildu ere ados dago abiadura bajatzeko radarrak jartzeagaz, eta hori ere Aldundiaren eskuduntza dela azaldu dute. "Diskriminatzailea" jotzen duten neurri bat konpontzea eskatzen dutela dio Bilduk: "Trafikoa ez da bajatu N-634an, bere funtzioa ez du bete Iurreta-Gerediaga tarteak. Doakotasuna bere hor dago. Gura duenak irten dezake Iurretan eta Gerediagan sartu gero, eta hori traba da bai trafiko horrentzat bai gainerakoarentzat".

 

PSE-EEren ustez informazioa falta da. "Guztiz gogaituta gaude autobidea ordaintzeaz. Denpora da kontsezioa amaitu zela eta beste azpiegitura batzuk ordaintzen jarraitzen dugu".

 

Lea-Artibaiko Bilduk ere Gerediagako bidesaria Iurretakoagaz parekatzeko eskatu zuten uztailean. Gerediagako peajea ekainean zabaldu zuen Aldundiak eta herritarren kritiken iturri ere izan da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!