Bakea eta Bizikidetza txostena batzen duen testua onartu dute

Anboto 2012ko aza. 1a, 12:38

EAJren mozioa onartu dute, PSE-EEren eta PPren aldeko botoekin

EAJren mozioa onartu dute, PSE-EEren eta PPren aldeko botoekin.

 

Migel Angel Blancoren hilketaren gaitzespenik “sendoena” eta  ETAren “jarduera kriminal guztia“ gaitzesten duen mozioa onartu du udalak. Jaurlaritzaren Bakea eta Bizikidetza txostenaren edukiekin egiten du bat idatziak, “bake integrala eta bizikidetza demokratikoa bilatzeko konpromisoa berretsiz”. EAJk aurkeztutako mozioaren alde egin dute PSE-EE eta PPk.

 

Abstenitu egin da Bildu. Aieteren adierazpena bere egiten duen testu “osatuagoa” aurkeztu  eta hori defendatu du. Gainera, Blancoren “atentatu bidezko heriotzaren aurrean atsekabe zintzo eta sentikorrena” ere jaso dute. “Atzera begiratu gura dugu aurrera jarraitzeko; egindako kalteak konpondu eta irtenbideak topatzeko”.  Mozio hori ez dute onartu.

 

PPk ere aurrera egin ez duen mozioa aurkeztu du, “Blancoren hilketa eta, hedaduraz, ETA erakunde terroristak burututako jarduera kriminal guztia” gaitzestea eskatuz. ETAri berehala desegitea exijitzea ere jasotzen du. Bildu eta EAJ abstenidu egin dira, eta, PSE-EEk kontra egin du: “Hilketa gaitzetsi arren, Bakea eta Bizikidetza txostena da balizkoena”. EAJ abstenitu egin da besteen mozioetan, zatiekin bakarrik egon delako ados. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!