Edateko ur-hornikuntza sare berriko lehen fasea adjudikatu du udalak eta azaroan hasiko dira lanak. 2013rako Orozketan sare berria edukiko dute.
Durangoko eta Iurretako sareak batzen diren lekutik Gibeleko biltegiraino (Orozketa) berritu behar dute sarea, eta sarearen luzeeragatik, bi fasetan egingo dituzte lanak. Lehen fasea adjudikatu du udalak, 233.935 eurotan. Lehen zatiko lanak azaroko lehen astean hasiko dituzte, eta hiru hilebeteko epean amaitzea espero dute. Proiektuaren arabera, bigarren fasea 2013an burutu beharko dute. Guztira 700.000 euro baino gehiagoko aurrekontua dute lan horiek.
Jabe pribatuei eragitea saihesteko, sare berria lurzoru publiko eta libreen azpitik joango da batez ere. Ukitutako lurzoruetako zati txiki batzuk pribatuak direla jakin eragin dute Iurretako Udaleko ordezkariek, eta jabeekin akordioetara heldu direla.