Pakistanea begira egongo da liburutegia bi astetan

Anboto 2012ko urr. 31a, 08:30

Pakistango errealitatera hurbildu eta herrialde hori apur bat gehiago ezagutzekoa aukera izango dute Iurretan azaroaren 5etik 16ra, \'Munduko Paisaiak: liburutegiak topaleku\' ekimenaren eskutik. Horretarako Pakistango iparraldean lan egiten duen Felix Baltistan Fundazioaren laguntza izango dute. Funts bibliografiko eta argazkiek osatutako erakusketak abiatuko du elkartasunez bustitako egitaraua

Pakistango errealitatera hurbildu eta herrialde hori apur bat gehiago ezagutzekoa aukera izango dute Iurretan azaroaren 5etik 16ra, Munduko Paisaiak: liburutegiak topaleku ekimenaren eskutik. Horretarako Pakistango iparraldean lan egiten duen Felix Baltistan Fundazioaren laguntza izango dute. Funts bibliografiko eta argazkiek osatutako erakusketak abiatuko du elkartasunez bustitako egitaraua.

 

Liburutegien Nazioarteko Egunaren bueltan sortutako ekimena da Munduko Paisaiak: liburutegiak topaleku. Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak sustatutakoa da eta laugarrenez gonbidatu dute Iurretako biblioteka parte hartzera; Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako hamar liburutegi aukeratu dituzte. Aurretik, Errumania, Maroko eta Mali izan dira aukeratutako herrialdeak. Tolerantzia eta integrazio kulturala bultzatzea du helburu ekimenak, IñakiTotorikaguena alkateak gogoeratu duen moduan.

 

Hitzaldiak, zine-kluba, gazteekin saioak, literatura saioak eta ipuin kontalariak batzen ditu Udalak eta bibliotekak herriko hainbat elkartegaz elkarlanean osatutako egitarauak. Baita Elkartasun Mendi Ibilaldia ere. Anderebide, Kimuak, Zaldai eta Maiztegi herri eskolako Guraso Elkartea aritu dira horretan lanean.

 

Herriko auzo eta leku ezagunenetatik egingo da Elkartasun Mendi Ibilaldia eta parte hartzaileei borondatea eskatuko diote Felix Baltistan Fundazioari laguntzeko. Parte hartzera eta itxulapikoa betetzera deitu dute antolatzaileek. Azaroaren 2tik 8ra bitartean eman daiteke izena Ibarretxe kultur etxean edo www.zaldaimenditaldea.org  webguenaren bitartez. Umeentzako ibilbide laburragoa ere prestatu dute eta eurontzako munduko jolasak prestatuko ditu Kimuak aisi taldeak Santa Mañan.

 

Egitaraua

  • Azaroak 5etik 16ra
    • Erakusketa: Pakistaneko funts bibliografikoak (liburuak, musika, filmak…) eta argazkiak. Felix Baltistan Fundazioa.

  • Azaroak 6an,
    • Hitzaldia: Bidaiatzeko beste era bat: Pakistanera begira(Josu Iztueta), 19:00etan .
  • Azaroak 7an,
    • Hitzaldia: Ingeniaritza humano aeta generoa Pakistanen (Araitz Bizkarra), 19:00etan.
  • Azaroak 8an,
    • Zine-kluba:El silencio del agua(Sabiha Namur), 19:00etan. Marina Santa Colomak parte hartu du.
  • Azaroak 9an,
    • Juan Orobiogoitia ikastetxeko DBH 4. mailako ikasleentzat adostutako saioak: Energia berriztagarriak eta kooperazioa Pakistanen. Saioak 13:30ean hasiko dira eta Ortzi Akizuk zuzendutako ditu.
  • Azaroak 11n,
    • Elkartasun Mendi Ibilbidea. 09:00etan abiatuko dira Aita San Migel plazatik,  elkartasun argazkia egin eta gero. Aurretik izena emateko: Ibarretxe kultur etxean, 94 620 03 42 telefonora deituta edo www.zaldaimenditaldea.org webgunearen bitartez. Bertan egunean 08:15etik aurrera.  
  • Azaroak 13an,
    • Literatur solasaldia, 18:30ean: Sombras quemadas (Kamila Shansie).
  • Azaroak 14an,
    • Literatur solasaldia, 19:00etan: Iqbalen historia (Francesco D’ Adamo).  
  • Azaroak 16an,
    • Maider Galarza ipuin kontalaria: hiru-bost urte arteko umeentzako 17:30ean, bost urtetik gorako umeentzako, berriz, 18:00etan. Helduentzako saioa, 20:00etan.

Oharra: ekitaldi guztiak Ibarretxe kultur etxean izango dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!