Bio-dantza eta zoru pelbikoa lantzeko ikastaroak emango dituzte

Anboto 2012ko urr. 26a, 09:26

Anderebide emakume elkarteak eratuta, zoru pelbikoa idartzeko eta bio-dantza ikastaroak hasiko dira azaroaren 5ean eta 9an, hurrenez hurren. Goiuria kultur gunean izango dira biak eta urriaren 31ra artea dago izena emateko aukera

Anderebide emakume elkarteak eratuta, zoru pelbikoa idartzeko  eta bio-dantza ikastaroak hasiko dira azaroaren 5ean eta 9an, hu-rrenez hurren. Goiuria kultur gunean izango dira biak eta urriaren 31ra artea dago izena emateko aukera.

 

Biak ala biak hirugarrenez antolatu dituzte. “Ikasitakoa praktikatzen jarraitzea da garrantzitsuena eta interesgarriena”, diote antolatzaileek. Dagoeneko zortzi lagunek eman dute izena.

 

“Zoru pelbikoa idartzeko ikastaroan hamabi lagun batu ginen iaz, eta, udaberri honetan beste hamasei”. Amatza Abasolo fisioterapeutak zuzenduko du: astelehenetan, hamabostean behin, 18:30etik 19:30era. Bio-dantzak ere harrera ona du: “Iaz proba lez hasi ginen eta kostatu arren, taldea osatu genuen”. Ana Jodarrek gidatuko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!