EAJk lehen sektorearen alde egingo duela dio

Anboto 2012ko urr. 19a, 08:20

Jeltzaleek Iurretan egin dute ekitaldia, eta bertan egon dira Ortuzar, Bilbao eta Atutxa

Jeltzaleek Iurretan egin dute ekitaldia, eta bertan egon dira Ortuzar, Bilbao eta Atutxa.

 

Hainbat sari irabazi dituen Jon Bikandiren Iurretako ganadutegira etorri ziren, atzo, buruzagi eta militante jeltzaleak.  Andoni Ortuzar Bizkai Buru Batzarreko presidentea, Jose Luis Bilbao ahaldun nagusia, eta Juan Mari Atutxa sailburu ohia egon ziren bertan, besteak beste. Behiak eta txahalak atzean eta Durangaldeko mendiak aurrean, Ortuzarrek irten zuen mikrofonora Iñigo Urkulluren aldeko botoa eskatzeko.

 

Eusko Jaurlaritzan gobernatuz gero lehen sektoreko enpresak sustatuko dituztela esan zuen. “Gure sektore tradizionalenak eguneratzeko eta berritzeko lanean aurrera egin behar dugu. Lehen sektorea garapen jasangarri eta iraunkorraren zutabe nagusienetakoa da”. Belaunaldi berriak sektorean sartzen lagunduko dutela adierazi zuen. Ortuzarren berbetan, sektoreak elikagaien katean daukan presentzia indartuko dute, “daukan balio erantsia handitzeko”.

 

Joan zen domekan ere ekitaldia egin zuen EAJk Elorrion. Josu Erkorekak eta Ana Otadui alkateak egin zuten berba plazan herritarren aurrean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!