\'Lihoaren lanari buruzko tresneria eta erabileraren erakustaldia\' erakusketa zabalduko dute, domekan, Ibarretxe kultur etxean. Ondare Jardunaldien baitan antolatu dute Gerediaga elkarteak, Urkiola Landa Garapen elkarteak eta udala, eta, 11:00etatik 14:00era egongo da zabalik.
Olga Uribe Salaberriak erakustaldia ere eskainiko du, eta, 12:30ean, hitzaldia ere eskainiko du Jose Antonio Azpiazu Elorzak. Iurretako dantza taldeak ere eskainiko du emanaldia.