Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian jasota dago eta urriaren 19a da izena emateko azken eguna.
Gazteen artean euskararen erabi-lera eta ezagutza indartu guran ludoteka eratu dute, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren baitan (EBPN). Hamabostean behin, urriaren 27an hasi eta abendura arte egongo da zabalik, 10:00etatik 12:00etara. Izena emateko gaur da azken eguna, Ibarretxe kultur etxean.
Ipuinen sorkuntza, pertsonaien garapena eta txotxongilo tailerra landuko dituzte. Talde bi egongo dira: zortzitik hamabi urte arteko gaztetxoena eta hamahiru eta hamalau urtekoena. “Aisialdian euskaraz gozatzeko eta komunikatzeko aukera eman gura da”. Umearen garapen prozesua era ludiko eta pedagikoan garatzeko asmoa ere bdute.