Egoera “jasangaitza” bihurtu eta batez ere aldi bateko langileei eragiten diela dio sindikatuak.
Smurfit Nervión enpresan “jazarpena” salatu du LABek. Hauteskunde sindikaletatik, egoera “jasangaitza” bihurtu dela diote eta gehien ebentualek sufritzen dutela: “Afiliazioaren edo LABeko ja-rraitzaile denaren susmoa hartuz gero, kontratua ez diote berresten edo kaleratu egiten dute”.
Lehenengo instantziako epaitegiak, aurtengo kaleratze bat bidegabetzat jo du. Baina, enpresak epaia errekurritu eta behin betiko erantzunaren zain daude.
Bestalde, informaziorik jasotzen ez dutelako salaketa aurkeztu zuen LABek Lan Ikuskaritzan, otsailean. Aurretik zuzendaritzagaz batzartzea ere saiatu ziren, ezer lortu gabe.
Komitean LAB eta ELA daude eta biei informazioa emateko Lan Ikuskaritzaren gomendioa “alboratu” ez eze, haratago jo du eta aurre-akordioa sinatu zuen enpresak ELAgaz, LABen esanetan. LABek ez zuen sinatu “ituna blindatu eta lan erreforma ez aplikatzeko kopromisoa jaso ez zelako”. Hala ere aurrera jarraitu eta negoziazio kolektiboaren prozedimendua urratu dutela dio LABek, batzorde negoziatzaileko alde bat baztertu dutelako, LAB kasu honetan.
Irailaren 26an ere greba eskubidea urratu zela uste du sindikatu abertzaleak, eta beste salaketa aurkeztu du LABek Lan Ikuskaritzan: “Jardun normala aztoratu gabe enpresa irekita eduki gura izan dute”.