Igogailu eta fatxadetarako, diru-laguntzak

Anboto 2012ko urr. 6a, 08:16

Fatxadak eta estalkiak birgaitzeko, traba arkitektonikoak kentzeko eta igogailuak jartzeko diru-laguntzak emango ditu Iurretako Udalak. 2012ko aurrekontuan 40.000 euro daude gordeta horretarako eta urriaren 26ra arte egin ahal da eskaria

Fatxadak eta estalkiak birgaitzeko, traba arkitektonikoak kentzeko eta igogailuak jartzeko diru-laguntzak emango ditu Iurretako Udalak. 2012ko aurrekontuan 40.000 euro daude gordeta horretarako eta urriaren 26ra arte egin ahal da eskaria.

 

2011ko urriaren 1etik 2012ko irailaren 30era obra-lizentzia lortu duten obrak lagunduko dituzte, eta dagokion ordenantzako baldintzak bete dituztenak. 2009an fatxadak eta estalkiak birgaitzeko, oztopo arkitektonikoak kentzeko eta bizitegi kolektiboko erabilerako eraikinetan igogailuajartzeko diru-laguntzak emateko udal ordenantza sortu zenetik hona ia 97.800 euro erabili dira. Bost igogailu jarri dira, sei estalki birgaitu eta teilatu bat konpondu dute.2009an 26.335 euro bideratu zituen udalak, 2010ean 38.782 euro eta, iaz, 32.157 euro.

 

Udalak eskatutako baldintzak bete ahal ditzuten lau edo bost obra aurreikusi du diruz laguntzea, aurten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!