Antzinako eztegua iruditan

Anboto 2012ko urr. 4a, 09:15

Martxoan Oromiñon antzeztu zuten antzinako ezteguaren irudiak kaleratu dituzte antolatzaileek. Batetik, argazkiak jaso dituzte, eta bestetik, bideo bat egin dute

Martxoan Oromiñon antzeztu zuten antzinako ezteguaren irudiak kaleratu dituzte antolatzaileek. Batetik, argazkiak jaso dituzte, eta bestetik, bideo bat egin dute.

 

40 ale inguru saldu dituzte eta oraindik ere aukera dago ikus-entzunekoa  erosteko: 18 euro balio ditu. Azaldu dutenez, egun horretako momentuak zabaltzea da helburua, parte hartu zutenen artean ez ezik, bertan egon ez arren horrelako ekitaldietan interesa dutenen artean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!