Gaur Zea Mays taldeak joko du, eta bihar herria zoologiko bihurtzeko deialdia zabaldu dute.
Domekan agurtuko dituzte sanmigelak Iurretan. Ordura arte, makina bat ekitaldi egongo dira. Gaurko, umeentzako berbenaz gain, ska eta rock doinuak entzungo dira kontzertuan: Skasti, Zea Mays eta Tximeleta ariko dira. Bihar, herria zoologiko bihurtzera deitu dituzte herritarrak.
Kriterium soziala, herri bazkaria, XIII. Bizikleta Festa eta bertso jaialdia ere izango dira bihar. Etzi, berriz, XIV. Nekazaritza eta Artisautza Azoka, gastronomia txapelketa, eta, dantzari eta agintarien kalejira.