Gazteek etxea alokatzeko diru laguntza emango dute

Anboto 2012ko urr. 1a, 08:30

Aurten laugarrenez, gazteek etxebizitza alokatzeko diru laguntzak emango ditu udalak. Herrian erroldatutako 18tik 35 urtera arteko gazteek udaletxean hartu ahal dituzte eskaera orriak, urriaren 1etik 30era

Aurten laugarrenez, gazteek etxebizitza alokatzeko diru laguntzak emango ditu udalak. Herrian erroldatutako 18tik 35 urtera arteko gazteek udaletxean hartu ahal dituzte eskaera orriak, urriaren 1etik 30era.

 

Emantzipatzen laguntzea da laguntza horien helburua, eta etxebizitza alokatzeko aukera herrian bertan edukitzea. Hileko alokairuaren %50 ordainduko du udalak, 250 eurora arte, gehienez. Iaz hiru gaztek lortu zuten laguntza. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!