Garai nagusi sanmigeletako herri kirolen desafioan

Anboto 2012ko ira. 24a, 08:42

Garaik irabazi zion Iurretari zapatuan antolatutako herri kirol desafioan. 52 untza eta hiru laurden egin zituen Garaiko taldeak, eta iurretarrek 48 untza eta hiru laurden betetzea lortu zuten. Hogei minutuan ia 500 kiloko harria mugitzean zetzan desafioa. 17 neskak osatutako taldeak ere mugitu zuen harria: 34,5 untza eta 1,95 metro egitea lortu zuten

Garaik irabazi zion Iurretari zapatuan antolatutako herri kirol desafioan. 52 untza eta hiru laurden egin zituen Garaiko taldeak, eta iurretarrek 48 untza eta hiru laurden betetzea lortu zuten. Hogei minutuan ia 500 kiloko harria mugitzean zetzan desafioa. 17 neskak osatutako taldeak ere mugitu zuen harria: 34,5 untza eta 1,95 metro egitea lortu zuten.

 

Ikusmina sortu zuen San Migel jaien aurrekari moduan Jai Batzordeak antolatutako herri kirolen desafioak. Olaburu frontoiaren kanpoaldean egin zuten hitzordua 19:00etan, eta bertaratu ziren iurretar zein bisitariek hasieratik ekin zioten giroa berotzeari. Azkenean Garai nagusitu zen lau untzako aldea hartuta. Hamabi neskek osatutako taldeak ekin zion ondoren harria mogitzeari. Guztira 17 neska hurreratu ziren eta txandaka aritu ziren harriari tiraka.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!