Premiazko lanak amaituta, herriarena izango da
N-634 errepideko biribilgunetik Larrakozelai futbol zelaira doan bide zatia udalaren esku uztea eskatu dio udalbatzak Bizkaiko Foru Aldundiari.
BI-334 bide zati hori (810 metro) herriarena dela uste dute, eta eskumenik ez izateak auzokoen eskaerei erantzutea zailtzen duela ere esan du Iñaki Totorikaguena alkateak.
Premiazko hobetze lanak amaituta utziko du Aldundiak bidea. Espaloia jarriko dute Iturburutik Amatzarako sarrerara arte, Iturburu eta Garai-zarkoentzat pasabide jasoa egingo dute, eta, Larrakozelai inguruko oinezkoen sarbidea hobetu. Abuztuan hasi zituzten udalagaz adostutako lanak eta urrian dira amaitzekoak. Oinezkoen segurtasuna hobetzeko neurriak ere hartuko direla esan du alkateak.