Herrira Eguna antolatu dute irailaren 15erako. Herriko preso eta iheslarien egoeraren berri emango da, Herrirako arduradunek. Besteak beste, kantu-poteoa, herri bazkaria, haurrentzako jolasak eta erromeria antolatu dituzte.
Pausoz pauso, etxetik etxera! lelopean "sorpresas beteriko ibilalditxoa" egingo dute 11:00etan. Herriko preso eta iheslarien egoeraren berri emango dute bertan: Alaitz Areitio, Gari Arriaga, Aitziber Coello, Gorka Palacios eta Joseba Sarrionandia. Ekitaldia hasiko dute 12:30ean.
Kantu poteoagaz jarraituko dute Herrira Eguna. Horretarako hitzordua 13:00ean jarri dute. Ondore, herri bazkaria egingo dute; 14:30ean batuko dira horretarako. Gauargi edo Ibai-Ondo kafetegian eman daiteke izena herri-bazkarirako joateko. "Herrian ez ditugunak, gurekin nahi ditugula aldarrikatzeko" egun horretan parte hartzera deitu ditu iurretarrak Herrira mugimenduak
Arratsalderako haurrentzako jolasak antolatu dituzte, Kimuak taldeagaz eta, ondoren, erromeria ere egongo da. Txomin Bedarrak arduratuko da giroa alaitzeaz.