12.095 euro hezkuntza gastuei aurre egiten laguntzeko

Anboto 2012ko ira. 11a, 12:27

2011-2012 ikasturtean eskolatutako seme-alaben hezkuntza dela-eta sortutako gastu orokorrak ordaintzeko 12.095 euro banatu ditu udalak Iurretako familien artean. Iñaki Totorikaguena alkateak azaldu duenez, 287 eskari izan dituzte eta horietatik 270 onartu dituzte

2011-2012 ikasturtean eskolatutako seme-alaben hezkuntza dela-eta sortutako gastu orokorrak ordaintzeko 12.095 euro banatu ditu udalak Iurretako familien artean. Iñaki Totorikaguena alkateak azaldu duenez, 287 eskari izan dituzte eta horietatik 270 onartu dituzte.

 

Atzera bota ditu 17 eskari Iurretako Udalak, beharrezkoak ziren baldintzak betetzen ez zituztelako (erroldatuta ez egotea, adinez nagusiagoa izatea...). Horrela argitu du alkateak ohar baten bitartez. iru-laguntzak orokorrak izan dira, beraz, onuradunek jaso duten diru-laguntzaren zenbatekoa berdina izan da derrigorrezko hezkuntza bereizten den tarte bakoitzean: bi urtera arte, 100 euro; hiru urtetik bostera arte, 20 euro; sei urtetik bederatzira 30 euro, hamar urtetik hamabi urtera 45 euro; eta, hamahiru urtetik hamasei urtera 75 euro.

 

Onuradunak, seme-alaba ikasleak dituzten Iurreta udalerriko bizilagunak izan dira. Ikasle horiek aurrean zehaztutako tarteetan egon beharko dira eskolatuta, ikastetxe publikoetan zein pribatuetan. Betebeharreko baldintza da 20122-2012 ikasturtean udalerrian erroldatuta egotea. Baita  seme-alabak eskolatuta mantentzea, eta 2011-2012 ikasturtean irakasleek, ikastetxeetako organoek edo hezkuntza-administrazioek egindako eskakizunak betetzea ere.

 

2011. urtean 236 eskaera egon ziren eta 9.640 euroko dirulaguntza banatu zen bizilagunen artean; 15 bota zituzten atzera. Aurten 2.455 euro gehiago banatu dituzte, Totorikaguena alkateak azaldu duenez:  "Ikasmaterialetan BEZa igo den momentu honetan familiek jaso ahal duten edozein laguntza ongi etorria da”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!