Marrazketa eta pintura, eskulanak, yoga, gimnasia, saloi eta karibeko dantzaj, egur-lanketa, argazkigintza digitala, sukaldaritza, euskal dantzak, sabel dantza edota taichi. Ikastaro aukera zabala eskainiko du aurten ere Ibarretxe kultur etxeak.
Irailaren 18tik 24ra bitartean eman dezakete izena Iurretan bertan erroldatutakoek. Gainerakoek irailaren 25etik 27ra bitartean izango dute horretarako aukera. Ibarretxe kultur etxera jo daiteke horretarako, 09:00etatik 13:00era edo 16:00etatik 19:00etara.