Irailaren 6an, eguenean, berriz ere Kale Azoka hartuko dute Askondo eta Dantzari kaleek. Hirigunea indartzeko neurriekin jarraitzea du helburu azoka horrek. Abuztuan etenaldia egin dute.
Udalerriko merkataritzako jarduerei eta ostalaritzari bultzada eman gura dio Kale Azokak, eta "gure herriko eta inguruetako baserritarren ekoizpen propiodun produktuen kontsumoa bultzatu", udal arduradunek azaldutakoaren arabera. 25 postu inguru jarriko dituzte: 15 ehungintzakoak eta 10 bertako nekazal produktuetakoak.
Hileko lehenengo eta hirugarren ostegunetan jartzen du Kale Azoka.